Gaur Jainkotaz nator hitzegitera. Zein Jainko? – galdetuko didazu.
Ez, ez duzu ulertu, esan dut Jainkoataz ariko naizela.
Jainko txiki azko daude, jainkosak ere beste horren beste, edo gehiago: itsasokoarenak, osasunarenak, sorte onarenak, haizearenak, diruarenak, eta horrela irudimenak ematen dizkizun besteko jainkotxoak asmatu litekez. Eta horrez beste hauek errepikatzen dira non nahi. Mundu zabalean herrialde guztietan halako sinesmenak aurkitu ditzakegu, eta guztiak ere, leku bakoitzeko berezitasunak gain denak oso antzerakoak dira. Denak ere gizakia hobeto bizi daiten araudi bat dute. Denak gizakiari eskatzen diote betebehar bat honek lor dezan bere nahia, eskaera edo bizitzarako bedenkazio bat. Jainko txiki guzti horiek eskatzen dituzte ahalegin bat zerbaiten truke; Hau da gorputzeren sufriemendu bat: belauniko joan bide luze eta zakar batetik, bizkarra urratu iltzedun ugelekin, gozez egon egun luzeetan, dirua eman erlijio bateri, ahalik eta gutxienerekin bizitzea kale baztar baten, edo dena den erlijio horren etxean, gizarteteik urrun, isilik, eta otoian bizi, familia arteko norbait, normalean umeak, eman erlio delako horreri eta inoiz gehiago ez ikusteko, eta antzerako gauzak. Baita bizitza heriotzara eramateraino! Eta zenbat eta sakrifizio handiagoa egin jainkoa pozago dago eta prestuago persona horren eskaera betetzeko, edo paradisuan zorion handiagoa izango dutela eta bere familia gaitzetatik libratuko dutenen promes. Dena delako erlijio horren bultzatzaileak zin egingo dute, zenbat eta norberak min handiago onartu are hobeago izango da jainkotxo horren bihotza eta borondatea bere alde izan dadin.
Azterketa xume bat egiten badugu esan dezakegu jainko horiek eskatzen duten ahalegin guztiak naturaren kontra dijoaz.
Adi bidez.- Gizakia gizartean bizitzeko jaioa da; Baina erlijioak dio – “Aparte, bakardadean bizi behar zara santuagoa izateko. Hau da jainkoaren gogokoa izateko”.
Gizakia norberen sentimenduak, emozioak, bere sentiberatasuna agertzeko premia du; Baina erlijioak dio – “Ez ezazu inolako emoziorik erakutzi; hori ahultasuna erakusten du eta ez onartzea jainkoak zuretzako duena.”
Gizakiak duen erreflexu naturala da mina dakarren gauzetatik urruntzea, batetik bat mina dalako dugun defentza natual bat gure burua gordetzeko bizitzak aurrera egin dezan; Baina erlijioak dio – “Mindu ezazu zure gorputza jainkoak ikus dadin nora arteko sintzoa den zure nahia, eta zein prest zauden edozein gauza egiteko bere bihota biguntzeko, edo zenbat maite duzun erakusteko.”
Gizakiak bere bizitza garatzeko beharrezkoa du lan egin, familia bat sortu, edo eta familia sendotu, gogortu bere emankortasunarekin; Baina erlijioak dio — “Ez izan familkirik, ez inolako loturarik inolako pertsonekin.” Edo—“Zure sendiko gazte bat eman behar diozu jainkoari.”
Amaitzeko laburtu dezakegu ezanez jainkotxo horiek beti norberen onerako duguna beraintzako eskatzen dute. Eta hau inolako murrizketa edo muga gabe. Beti izango duzu zerbait gehiago beraientzak eman ahal izango duzuna. Ez dago nola azetzerik.
Era bat Jainkoak, denaren Jaingo eta Jauna denak diozkuena da: “Aurrean duzu zabalik mundu guztia. Gozatu ezazu guztitaz, ugaritu zaitez eta bete lur guztia. Kudeatu, gobernatu eskura etorten zaizun guztia, gozatu zure eskuko lanarekin, izan gozamena zure bikotearekin beretzako zarela erakutsiz, eta zure sendia hasten doala ikusiz. Bakarrik ezazu ahastu eta gogoan izan beti: Ni, Jainkoa, naizela eta gurtza niretzako bakarrik dela eta egin zure hurkoari zure buruari egingo zenioken bezala.”
Ezin dugu Jainkoaren borondatea erosi erruguke gehiago egitearren. Berak erakutsi du bere borondatea zein den.
Jainkoa beti dago gizakiaren alde. Ez dago ezer egiterik Berak gu gehiago maitatzeko, ezta ere bera gu gutxiago maitatzeko. Hori bai, ez du gure borondatearen gaitetik egingo. Guk bizkerra emeten badiogu Bera ez da haserretuko, errespetatuko digu. Eta beti zain dago gu noiz bueltatuko Beregana; Noiz besarkatu berriro. Bere gerizpetatik urruntzen bagara ez gaitu behartuko bueltatzen gure bidean utziko gaitu, nahi eta jakin Bera barik galduta gaudela. Zeren asmatzen ditugun araudi guztiak, Berarena ordezkatuz lotzen eta estutzen gaituen kateak baino ez direla.
Lagun, bultatu zaitez Jainkorengana eta gozatu bizitzataz. Berak lagunduko zaitu zure bizitzako arlo guztitan. Ez dizu ezertxo ere eskatzen, bakarrik gurpena eta aitor dezazula Bera dela Jainkoa, Jainko bakarra. Jesus da bidea, egia, eta bizia.

No responses yet